XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PUNTUAK
Ohorezko matrikula: 10 ,00
Bikain: 9,00
Oso ongi: 7,00
Nahiko: 5, 50

Kredituka eratutako ikasketa-planei dagokienez, aipatu baliokidetasun taula irakasgai bakoitzari aplikatzetik ateratzen den puntuaketa, osatzen duten kreditu kopuruaren arabera ponderatuko da.

c) Lankidetza egitasmo bat aurkeztea, berori garatuko deneko Unibertsitateko sailak behar-bestean abalatuta.

d) Dagokion Sailean emango diren dirulaguntzen barruan kokatzea ahalbideratuko dion puntuaketa lortzea, agindu honetako zortzigarren oinarri-arauan ezarritako prozeduraz kalkulatua.

5. oinarri-arua. -

1. Lankidetza Bekak, honako era honetan banatuko dira:

a) Euskal Herriko Unibertsitatea: 100 Lankidetza Beka.

b) Deustuko Unibertsitatea: 26 Lankidetza Beka.

c) Euskal Autonomi Elkartetik kanpo kokatutako unibertsitate publiko bakoitzari Lankidetza Beka bat izendatzen zaio.

Unibertsitateek esleitu ez dituzten Lankidetza Bekak beste batzuei izenda diezazkieke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

2. Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluek, dituzten Sailen artean banatuko dituzte euretariko bakoitzari izendatutako bekak.

Hala ere, beka horietatik %25a, zuzenbide, ekonomi eta administrazio eta enpresen zuzendaritza ikerketekin zerikusirik duten jakintza-alorrez osatutako Sailei izendatuko zaizkie beti.

3. Euskal Autonomi Elkartetik kanpoko unibertsitate publikoen Gizarte Kontseiluek, dagozkien aukeraketa epaimahaiek hautatu ditzaten eskegileen artetik, bere administrazio egoitza Euskal Autonomi Elkartean izan eta azkenean puntuaketarik altuena izan dezana aukeratuko dute.

6. oinarri-araua. -

Aurreko lau oinarri-arauko c) idazatian aipatzen diren lankidetza egitasmoak gehienez ere 4,00 punturarte baloratuko dituzte Sailek.

7. oinarri-araua. -

Unibertsitateek eskeiniko duten eredu ofizialari jarraiki betetako eskeidazkiak, ikasleak bere ikasketak egiten ditueneko Unibertsitateko beken Unitatean aurkeztuko dira 1993ko urriaren 15 baino lehen, eguna eta izenpea eraz jarrita eukiko dituztela.

Herri Administrazioen Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aipatzen diren lekuetan ere aurkeztu ahal izango dituzte eskabideok.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

a) eskegilearen NAN fotokopia;